4.2. Egoera aldaketak, zenbait baldintzatan

Baldintzen arabera egoera aldaketak aldatu egingo dira.

Kanpoko presioa handitzen bada, substantziaren irakite tenperaturak gora egingo du eta substantziaren arabera izozte tenperatura igo edo jaitsi egin daiteke.

Lurruntzea eta irakitearen arteko aldeak

Lurruntzea likidoaren azalean soilik gertatzen den likidotik gaserako egoera-aldaketa da.

Irakitea likidoaren masa guztian gertatzen den likidotik gaserako egoera-aldaketa da.