5. Datuak ordenatzea eta sailkatzea

Esperimentatzea funtsezkoa da metodo zientifikoa aplikatzeko. Esperimentatzea neurketak egitean eta datuak jasotzean oinarritzen da. Emaitza eta ondorio zuzenak lortzeko, ezinbestekoa da datuak egoki aztertzea eta bi urrats hauei jarraitzea:

  • Datuak balio-taulen bidez ordenatzea eta sailkatzea

  • Tauletako datuak grafikoki adieraztea.

Adierazpen grafikoa. Grafiko motak.

Datuak adierazteko oso modu eraginkorra grafikoen bidezkoa da, hauek aldagai askearen eta menpeko aldagaiaren arteko erlazioa ikusmenaren bidez erlazioa ikusmenaren bidez ezartzea ahalbidetzen baitigute. Datu moten arabera, grafiko bat edo beste erabiliko da.

Resultado de imagen para grafico x y

Sektore diagrama. Grafiko hau oso baliagarria da ehunekoak adierazteko. Sektore bakoitzaren tamaina eta adierazten duen ehunekoa proportzionalak dira. Borobilak 360o ditu eta hauek %100 adierazten dute. Grafikoren erdia,hau da 180o, % 50-a adierazten dute, zirkuluaren laurdena: 90o, % 25-a adieraziko dute etab.

Herri batean urte batean egon diren egun euritsu, lainotsu, eguzkitsu eta elurtsu adierazteko erabili daiteke. 219 egun eguzkitsu, 73 lainotsu, 50 euritsu eta 23 elurtsu, egon badira; urte bat 365 egun direnez, hauek 360º izango dira, hau da % 100-a. Beraz egunen ehunekoak hurrengoak izango lirateke: % 60, % 20, % 14 eta % 6-a hurrenez hurren.

Barra edo zutabe grafikoa. Aldagai berberaren balioak banako, egun, esperimentu, etab-retan adierazteko grafiko egokia zutabe grafikoa da. Zutabeen altuera adierazten den balioarekiko proportzionala izan behar da. Bi ardatz erabiltzen dira adierazteko: X ardatza ( horizontala) edo abszisen ardatza eta Y ardatza ( bertikala) edo ordenatuen ardatza.

Hiri batean egondako egun eguzkitsuen kopurua adierazteko erabili daiteke. Grafiko honetan Murtzian Ekainean, Uztailan, Abuztuan eta irailean egondako egun eguzkitsuen kopurua adierazi da: Ekainean: 11, Uztailan: 16, Abuztuan: 13 eta Irailean: 7.

Lerro grafikoa. Zutabe grafikoaren antzeko datuak adierazten dira, baino kasu honetan aproposagoa da aldagai baten hazkuntza edo beherapen joera adierazteko. Grafiko hauetan X ardatzean aldagai askea adierazten da eta Y ardatzean menpekoa. ( X, Y ) bikotearen balio bakoitzeko puntu bat adierazten da eta puntu guztiak lerro zuzenen bidez lotuko dira.

Kasu honetan Murtzian eta Iruñean, Ekainetik Irailera egondako egun eguzkitsuen kopurua aldaratzeko erabili dugu grafiko. Murtziako datuak aurrekoak eta Iruñekoak: Ekainean 6 egun, Uztailan 9, Abuztuan 7 eta Irailean 7 egun izanda.