0.Etapa.

1.Dieta orekatua: Elikagaiak eta mantenugaiak

MANTENUGAIEN EZAUGARRIAK

Nutrienteak edo mantenugaiak hainbat motatakoak dira. Konposizio kimikoaren edo funtzioaren arabera honako hauek bereiz ditzakegu: karbohidratoak (gluzidoak), koipeak (lipidoak), proteinak, bitaminak eta gatz mineralak.

Gainera, elikagaiek badituzte beste hainbat substantzia ere; ura eta zuntza adibidez. Horiek nutrientetzat jotzen ez diren arren, garrantzi handia dute nutrizioan. Ikus ditzagun lehenengo hiru nutriente multzo horien ezaugarrietako batzuk.


-Karbohidratoak (edo gluzidoak)

Karbohidratoak (edo gluzidoak) dira giza elikagaietan ugarien agertzen diren nutrienteak. Horietako batzuek zapore gozoa dute (azukre ezagunek) eta molekula sinpleek (monosakaridoek) edo molekula sinple horietako biren loturek (disakaridoek) osatutakoak dira. Azukreen adibiderik ezagunenak honako hauek dira: glukosa, fruktosa, sakarosa eta laktosa.

Molekula handiko gluzidoak (polisakaridoak) ez dira azukreak, eta monosakarido askoren loturaren bidez sortzen dira. Adibiderik ezagunena almidoia da. Marrazkian molekula horiek poligonoen edo poligono-kateen bidez adieraziko ditugu. Nutriente horien funtzio nagusia energia sortzea da (gramoko 4 kilokaloria sortzen dituzte).

-Koipeak (edo lipidoak)

Koipeak (edo lipidoak) energia kantitate handiak (9 kcal/g) eskaintzen dituzten substantzia konplexuak dira. Dituzten koipe-azidoen motaren arabera bitan sailkatu ohi dira: aseak eta asegabeak. Aseak solidoak izan ohi dira eta animalia-jatorriko elikagaietan (gantzetan, urdaian, gurinean eta abarretan) izan ohi dira ugariak. Asegabeak, aldiz, likidoak dira eta ugariagoak izaten dira begetaletan (hainbat oliotan).


-Proteinak

-Proteinak, tamaina handiko molekulak dira eta aminoazido izeneko molekula txikiagoen kate loturaren bidez osatutakoak dira.

Animalia-elikagai batzuetan (haragian, arrautzan, arrainean, esnean eta abarretan) eta begetal batzuetan (egoskarietan, zerealetan eta abarretan) kantitate handietan agertzen dira.

Hauen funtzioa, batez ere, hazteko eta hiltzen diren zelulak ordezteko eraikuntza-material gisa erabilgarri izatean datza. Gutxitan erabiltzen dira energia lortzeko.

Erabiltzen diren 20 aminoazidoen artean, 9 ez ditu gorputzak ekoizten. Hauei, funtsezko aminoazido esaten zaie eta urriak izaten dira proteina begetaletan.

-Gatz mineralak

Gatz mineralak bizitzaren mantenimendurako beharrezkoak diren substantziak dira.Prozesu askoren erregulatzaileak dira. (adb.: uskurketa muskularra, nerbio - inpulsoen garraiatzaile..). Bestalde, hezurretako egituraketan ere parte hartzen dute. Gatz batzuk kantitate handietan behar ditugu (adb.:potasioa, kloruroak, burdina eta kaltzioa) eta beste batzuk kantitate gutxietan (adb: magnesioa, iodoa, ...).


-Bitaminak

Erregulatzaileak dira eta bizitzako prozesuak arautzen dituzte.Ez dute energiarik ematen.

Batzuk guk sintetizatzen ditugu: D eta K bitaminak. Besteak dietaren bidez barneratzen ditugu. Bi eratakoak daude:

- Hidrosolubleak: B eta C bitaminak

- Liposolubleak : A, D, E eta K bitaminak

Batez ere barazkiak eta frutak ematen dizkigute.


-Ura

Gure gorputzaren funtzionamendurako ezinbestekoa da.

% 65 osatzen du. Gure gorputzera elikagai solidoen (portzentaje altuan dute , % 65-% 90) bitartez eta edanda barneratzen dugu.

Lan gehien egiten duten gure gorputzeko organoak dira urtsuenak ( adb.: bihotza, giltzurruna, ..) eta lan gutxien egiten dituztenak dira ur gutxien dutenak ( adb.: hezurrak )

Oso garrantzitsua da disolbatzaile lanagatik.

Elikagai batzuk kontserbatzeko, horien ur kantitatea murriztu (deshidratatu) egiten da.


Funtzioaren arabera nutrienteak hiru taldetan banatzen dira : energetikoak, plastiko edo estrukturalak eta erregulatzaileak


ELIKAGAIAK