Orri nagusia

Zientzietako 3DBHko ikasleentzat zuzenduta dago web orri hau. Zientziak ikastea eta maitatzea da helburua.

Fisikan eta Kimikan plasma materiaren laugarren egoerari deritzogu. Gas egoeraren antzekoa izan arren beren partikula batzuk ionizatuta daude (elektrikoki kargatuta) eta ez dute oreka elektromagnetikorik. Elektroiak galdu dituzten atomoz osaturiko egoera gisa definituko genuke eta atomo hauek askatasun osoz mugitzen dira.Hau dela eta,egoera honetan dauden substantziak oso eroale onak dira.

Plasmak (gas egoeran gertatzen den bezala) ez du bolumen finkorik ezta forma finkorik.

Elektroi bat galtzen duen atomo orok elektroi hori berehala berreskuratzen du, edo beste bat bilatu egiten du; baina tenperaturak oso altuak direnean (Eguzkian, adibidez) tenperatura igo ahala atomoak askoz azkarrago mugitzen dira eta atomoen arteko talkak bortitzak izaten dira. Horregatik elektroi kopuru handia askatzen da atomo guztiak ionizaturik aurkitzen direlarik.

Artifizialki sortutakoak:Telebista batzuen pantailak, plasmazko lanparak,...

Naturan: Tximistak, aurora borealak, ionosfera, Eguzkia,....