Larruazala zentzumen-errezeptore ditu, eta haiei esker, zenbait sentsazio nabaritzen ditugu: tenperatura aldaketak, presio-aldaketak, mina...
Tenperatura-aldaketak hautemateko termorrezeptoreak daude.
- Errezeptore hauek gorputzaren gainazalean banatuta daude, uniformetasunik gabe.
- Iraupen luzeko estimuluren bat dagoenean egokitu egiten dira.
Bi errezeptore mota daude:
- Ruffiniren korpuskuluak: Bero-sentsazioak hautematen dituzte
- Krauseren korpuskuluak: Hotz-sentsazioak hautematen dituzte. Ruffinirenak baino ugariagoak dira eta horregatik hotzarekiko sentikorragoak gara gizakiok beroarekiko baino.