EGURALDIA, une eta leku jakin bateko atmosferaren egoera da. Eguraldi-iragarpenak egiteko zenbait irudi erabiltzen dira:
METEOROLOGIA atmosferaren nondik norakoak aztertzen ditu: tenperatura, presio atmosferikoa, airearen hezetasuna, haizearen abiadura eta noranzkoa, prezipitazioakā¦
Meteorologiak hainbat tresna zientifiko erabiltzen ditu datuak lortzeko:
1.Termometroak tenperatura neurtzeko balio du.
2. Barometroak presio atmosferikoa neurtzen du.
3.Higrometroak airearen hezetasuna neurtzen du.
4.Anemometroak haizearen abiadura neurtzen du.
5.Plubiometroak prezipitazioetan metro koadroko jasotako ur kantitatea neurtzen du. 6.Haize-orratzak, haizearen noranzkoa adierazten du.