Magma hoztearen ondorioz sortuak dira edo magma solidotutakoan sortzen diren harriak dira.
Magma: Harri urtuaren eta gasen (karbono dioxidoa eta ur lurruna) nahastea da.
Jatorriaren arabera bi harri mota daude
· PLUTONIKOAK: Magma lurrazalaren barnean sakon samar geratu eta milaka urtean apurka -apurka hozten bada sortzen dira. Mineral kristalduak, antzemateko modukoak.
Adibideak:
§ Granitoa: Kuartzoz, feldespatoz eta mikaz osatua
· BOLKANIKOAK: Magma gainazalerantz atera eta sumendi-erupzioa gertatzen bada sortzen dira. Magmaren baitako gasek ihes egiten dute, eta laba (gasik gabeko harri urtua) azkar -azkar hozten da. Kanpoaldean bat-batean solidotuak dira. Itxura homogeneoa , ez kristalinoa.
Adibideak:
§ Basaltoa: kolore iluna edo beltza . Astuna eta gogorra da.Zenbaitetan zulotxoak ditu.
§ Apar-harria: kolore ugaria. Oso arina da eta uretan flotatzen du.