SUBSTANTZIA PURUA: berariazko propietate bereizgarriak dituena da.
Aldaketa fisikoak: substantzien izaera aldarazten ez duten aldaketak dira.
Adibidea: Izotza urtzean ura lortzen da; izaera ez da aldatu.
Nahasteak metodo fisikoen bidez substantzia puruetan deskonposa daitezke.
Aldaketa kimikoak: beste substantzia batzuk sorrarazten dituzten aldaketak dira.
Adibidea: burdinezko lata bat herdoiltzean, burdin oxidoa sortzen da.
Konposatuak metodo kimikoen bidez elementuetan deskonposa daitezke.
· ELEMENTUAK
Ezin dira substantzia sinpleagotan deskonposatu.
Naturan, ehun elementu baino gehiago ezagutzen dira.
Adibidea: Oxigenoa eta hidrogenoa, ura deskonposatzean lortuak, ezin dira deskonposatu.
· KONPOSATUAK
Substantzia sinpleagotan deskonposa daitezke, metodo kimikoen bidez.
Adibidea: Ura (H2O) hidrogenoak eta oxigenoak 2:1 proportzioan konposatua da.
Elektrizitatea aplikatuz gero bi aldiz hidrogeno gehiago lortzen da oxigeno baino.