Lurrak bere errotazio-ardatzarekiko egindako higidura da.
Errotazio-ardatza irudizko lerroa da eta Ipar polotik Hego polora doa,
planetaren erdigunea zeharkatuta.
Lurrak bira osoa emateko behar duen denbora 24 ordukoa (egun bat) da.
Ekuatore-planoak Lurra bi zati berdinetan banatzen du eta errotazio-ardatzarekiko perpendikularra da.Bi zati horiek hemisferioak dira: Ipar hemisferioa eta Hego hemisferioa.
Lurrak Eguzkiaren inguruan egindako higidura da.
Lur-urtea Lurrak Eguzkiaren inguruan bira bat emateko behar duen denbora da eta 365 egun dira.
Higidura honetan, gure planeta ekliptikaren irudizko planoan egoten da.
Orbita ia zirkularra da, eliptikoa da.