Energia zinetikoa eta potentzialaren batura da.
Mugitzen ari diren gorputzek duten energia mota da.
Ec = 1/2 · m · v2
Gorputzek beren posizioa dela eta duten energia mota da
Ep = m · g · h
Energia potentziala.Simulazioa
Energia elektrikoa
Elektrizitatez kargatutako partikulak (elektroiak) noranzko berean mugitzen direnean agertzen da. Karga horiek ordenan higitzen direnean, korronte elektrikoa sortzen da.
Energia elektromagnetikoa
Irrati- eta telebista-uhinek energia mota hau dute,mikrouhinek eta eguzki-erradiazio batzuk (esaterako, argia) ere dute.
Espazioan zehar heda daiteke, inolako ingurune materialen beharrik gabe, ez da garraioan zehar degradatzen (hau ez da gertatzen beste energia mota batzuekin).
Argiaren abiadura hutsean 300.000 km/s-koa da.
Energia kimikoa
Erreakzio kimikoetan sortzen den energia da. Elikagaiek, pila elektrikoek eta lehergailuek energia mota hori dute.
Energia nuklearra
Erreakzio nuklearretan agertzen da (atomoen nukleoetan gertatzen dira).
Bi motatakoak dira erreakzio nuklearrak:
Bero-energía
Energia mota hau gorputz batetik tenperatura desberdina duen beste batera transferitzen da. Konposatuak osatzen dituzten atomoen eta molekulen higidurek eragiten dute.
Energia-igarotze horri beroa esaten diogu.