Lurrean barneratzen diren eta lurzoruaren azpian egoten diren urak dira.
Akuiferoak: lurpeko uren metaketak, putzuen bidez ustia dezakegu.
Lurpeko urek modelaketa karstikoa sortzen dute; harria kareharria denean sortzen da.Kareharrien osagai nagusia kaltzita minerala da. Urak CO2 badu (ura azidoa), kaltzita disolba dezake.
Haitzuloak eta leizeak(gainazalarekiko lotutako hodi bertikalak): harrietako mineralak disolbatzean, lurpeko zuloak sortzen
dira.
Torkak eta dolinak:harrien gainazala disolbatzen denean eta haitzuloak behera erortzen direnean lurrean sakonuneak sortzen
dira.
Lurpeko urek uretan disolbatutako kaltzio karbonatoak eta beste mineral batzuk garraiatzen dituzte.
Estalaktitak eta estalagmitak haitzuloetan sortzen dira.Lurpeko urek ekartzen dituzten kaltzio karbonatoak metatzean
eratzen dira. Estalaktitak sabaian eratzen dira eta estalagmitak , berriz, lurrean.