Luzera bi punturen arteko distantzia da.
Luzera nola neurtzen den
Luzera oinarrizko magnitudea da. Nazioarteko Sistemako luzera-unitatea metroa (m) da.
Luzera bat neurtzeko, zinta metrikoa erabil daiteke, luzatzen ez den material batez egina eta metro bati dagokion distantzia markatuta duena.
Askotan, oso luzera handiak edo oso txikiak neurtu behar izaten ditugu, eta horretarako, metroaren multiploak eta azpimultiploak erabiltzen ditugu.
Unitate aldaketak
Neurri bat zenbait unitatetan adieraz daiteke. Unitate-aldaketa egitean, neurriak adierazten duen kopurua aldatu egiten da, eta beraz, unitateen arteko baliokidetasunaren arabera kalkulatuko dugu. Bihurketa faktoreaz biderkatuko dugu;bihurketa faktorea zatiki bat da:
ü Zenbakitzailean (goian) lortu nahi dugun unitatea aurkitzen da eta izendatzailean (behean) emandako unitatea dago.
ü Zatikian unitate handiagoak 1 zenbakia du.
Adibidea:
Adierazi dam-tan 12.594 mm:
Ariketak:
1. Adierazi cm-tan 3000 dam
2. Adierazi hm-tan 32,467 mm
3. Adierazi dm-tan 0,0023 km