4.2.1. Konposizioa
4.2.2. Ozeanoetako uraren ezaugarriak
Ø Ur gazia da.Disolbagarritasuna: 35 g gatz/ 1 L ur
Ø Gasak ditu disolbatuta: N2, O2, CO2 eta beste gatz batzuk.
Bi prozesuaren eraginez disolbatzen dira uretan:
-Olatuen eraginez
-Izaki bizidunen jardueraren eraginez: fotosintesia eta arnasketa.
Ø Tenperatura aldatu egiten da sakonera zenbatekoa den kontuan izanda.
4.2.3. Ozeanoetako uraren mugimenduak
Ø Olatuak.
Haizearen eraginez uraren gainazalean sortzen diren uhinak dira.
-Nahasi egiten dute ura.
-Higatu egiten dituzte itsaslabarrak hondartzak sortuz.
-Garraiatu egiten dituzte hondarra eta lokatza.
Ø Itsaslasterrak.
Ur-masen mugimenduak dira. Hiru eragilek sortzen dituzte:
-Haize nagusiek.
-Tenperatura-aldeak.
-Gatz-mailako aldeak.
Ø Mareak.
Itsasoko uraren aldizkako igotzeak eta jaisteak dira. Grabitazio-erakarpenak sortzen ditu, Ilargiarenak nagusiki.