2.4.1.Argiaren deskonposizioa
Isaac Newtonek egiaztatu zuenez,argi zuria,kristalezko prisma bat zeharkatzean,zenbait koloretan bereizten da. Horren ondoren, leiar konbergente batean zehar igaroarazi zituen kolore-izpi guztiak, eta ikusi zuen haiek guztiak berriro biltzen zirela eta argi zuria osatzen zutela.
Esperimentu horien bidez,Newtonek frogatu zuen argi zuria (Eguzkiarena,adibidez) zenbait argi-uhinen bidez osatuta dagoela, eta prismak sakabanatu edo bereizi egiten dituela argi zuria osatzen duten koloreak.
Argi zuria deskonposatzen denean, zenbait koloretako argiak sortzen dira kolore bakoitzak bere uhin-luzera eta maiztasuna baititu. Kolore horiek espektro ikusagaia osatzen dute:morea,anila,urdina,berdea,horia, laranja eta gorria.
Espektro ikusgaia osatzen duten erradiazioez gain, beste erradiazio batzuk daude, uhin-luzera desberdinekoak, baina guk ezin ditugu ikusi:
2.4.2.Gorputzen koloreak
Kolorearen fenomenoa gorputzek argia xurgatzeari eta islatzeari lotuta dago.
Bi kolore mota bereizi behar ditugu:
-Kolore primarioak: gorria,berdea eta urdina.Beste batzuk nahastean sortzen ez direnak
-Kolore sekundarioak: horia,magenta eta cyana. Primarioak binaka nahastean sortzen direnak.
-Kolore primarioak: horia,magenta eta cyana.Hirurak nahasita beltza osatzen da
-Kolore sekundarioak:gorria,berdea eta urdina.
Pigmentu-kolore primarioak behar bezala nahasten baditugu, edozein kolore lortuko dugu,zuria izan ezik.