Sumendi hawaiiarra
Ezaugarriak:
·Magmaren tenperatura oso altua
(1000oC-tik gorakoa)
·Laba oso likidoa eta piroklasto gutxikoa.
·Garaiera baino zabalera handiagoko sumendia.Ezkutu-sumendia esaten zaio.
·Arriskugarritasun txikia.
Sumendi estronboliarra
Ezaugarriak:
·Magmaren tenperatura ertaina
(700 eta 1000oC bitartekoa)
·Laba likatsua eta piroklasto ugarikoa.
·Zabalera baino altuera handiagoko sumendia,kono itxurakoa.Estratosumendia esaten zaio.
·Arriskugarritasun ertaina.Piroklastoek hiriak lurperatu ditzakete.
Sumendi bolkaniarra
Ezaugarriak:
·Magmaren tenperatura baxua
(700oC-tik beherakoa)
·Laba lodiak kraterra ixten du,eta gasek leherketak sortzen dituzte ateratzean. Piroklastoak ugariak dira.
·Antzinako kolapsoen aztarnak dituen estratosumendi bat da. Labak kraterra ixten badu, domo izeneko kupula bat sortzen da.
·Arriskugarritasun handia. Leherketak oso suntsitzaileak izaten dira.