Zelula eukariotoak prokariotoak baino konplexuagoak dira. Izaki zelulaniztunetan aurki ditzakegu. Animaliak eta landareak zelula eukariotoak dituzten izaki bizidunak dira.
Egitura
Zelula eukariotoetan material genetikoa eta zitoplasma bereizita daude.
Material genetikoa nukleo izeneko konpartimentuaren barruan bilduta dute. Hori da zelula
eukariotoen ezaugarri nagusia. Gainera,zitoplasman hainbat organulu mota izaten dituzte.
Bi zelula eukarioto mota bereiz ditzakegu: animalia-zelulak eta landare-zelulak.
ZELULA-ORGANULUAK
IRUDIA
EGITURA
FUNTZIOA
Mitokondriak
Erribosomak
Erretikulu
endoplasmatiko izurtsua
Erretikulu endoplasmatiko leuna
Golgiren aparatua
Bakuoloak
Lisosomak
Zentrosoma
Kloroplastoa
Bi mintzez osatuta daude
ARNz eta proteinaz
osatutako partikula
txikiak dira
Elkarri lotutako zenbait zaku eta kanal erribosomodunez osatuta dago.
Erribosomarik ez duten elkarri lotutako zenbait zakuz eta kanalez osatuta dago.
Elkarri lotuta ez dauden zenbait zaku zapal eta gainjarriren multzoa da
Mintzez osatutako besikula txikiak dira
Besikulak dira, bakuoloen antzekoak
Bi zentriolok eta hainbat zuntzak ditu
Mintz-sistema batez osatuta dago
Arnasketa zelularra
Proteinak sintetizatzen dituzte
Proteinak gordetzea eta garraiatzea.
Lipidoak sintetizatzea, gordetzea eta garraiatzea
Erretikulu endoplasmatikoko substantziak pilatzea eta gero, zelulatik kanpora jariatzea
Gordekinak eta hondakin substantziak gordetzea
Substantzia konplexuak digeritzea
Zelula zatiketan parte hartzen du
Fotosintesia egiten da