Arnasketa zelularra zenbait substantzia organiko erabat degradatzea (oxidazio bidez) da, materia ez-organiko bihurtuz energia aska dadin.
Zelulek, bai autotrofoek bai heterotrofoek, substantzia organikoak degradatzeko erabiltzen dute arnasketa zelularra.
Substantzia organikoak energia ugarikoak dira (glukosa,adibidez), eta prozesu horren bidez, konposatu ez-organiko bakunagoak lortzen dituzte, energia urrikoak: karbono dioxidoa eta ura.
Degradazio hori egiteko, zelula gehienek oxigenoa behar dute.
Arnasketaren ekuazio osoa, honako hau da:
Glukosa + O2 -------------> H2O + CO2 + energia kimikoa
Prozesu horretan askatzen den energia ATP izeneko molekulan gordetzen da. Molekula horrek, gero, energia garraiatzen du, beharrezkoa den edozein zelula zatitara, eta zenbait funtzio egiteko erabiliko da han: substantzia klonpexuagoak sintetizatzeko, mugitzeko...
Arnasketa zelularra mitokondrioetan gertatzen da, eta jakina denez, zelula eukarioto guztiek dituzte direlako organulu horiek.