Solidotik likidorako egoera-aldaketa urtze-tenperatura edo urtze-puntua deritzon tenperaturan gertatzen da.Egoera-aldaketa gertatzen ari den bitartean, tenperatura ez da igotzen, beroa ematen jarraitu arren.
Substantzia jakin baten urtze-tenperatura eta solidotze-tenperatura berbera dira.
Uraren urtze-tenperatura 0ºC-koa da.
Baporizazioa likido bat likido -egoeratik gas-egoerara igarotzean gertatzen den egoera-aldaketa da.
• Aldaketa masa guztian gertatzen bada, tenperatura eta presio jakin batzuetan,
irakitea esaten zaio.Tenperatura hori irakite-tenperatura edo irakite-puntua da
• Alabaina, likidoaren azalean soilik eta edozein tenperaturatan gertatzen bada,
lurruntzea esaten zaio.
Uraren irakite-tenperatura 100ºC-koa da.