Agente geologikoek erliebea aldatu eta modelatzen dute. Hauek dira:
Harea ale txikiak garraiatzen dituzten haize-lasterrak dira.
Landarerik gabeko lekuetan (hondartzetan) eta leku lehorretan (basamortuetan) haizeak higadura handia eragiten du.
Izotz-masa handiak dira, higadura- eta garraio- ahalmen handia dutenak.
Eremu polarretan eta mendi garaien gailurretan aurki ditzakegu
glaziarrak.
Euria barra-barra egiten duenean sortzen diren eta ibilgu finkorik ez duten urak dira.
Lurrean barneratzen diren eta lurzoruaren azpian egoten diren urak dira.Haien higadura-jardueraren ondorioz, lurpeko harri disolbagarriak (kareharriak eta igeltsuak, besteak beste) disolbatu egiten dira, eta zuloak eta haitzuloak, estalaktitak, estalagmitak, … sortzen dira.
Ur gezako urlasterrak dira, ibilgu finkoa eta emari etengabea dutenak.
Nolako emaria eta malda duten, halakoa izango da haien higadura- eta garraio-ahalmena.
Ur-masa gaziak dira. Bertan erliebea eraldatzeko gai diren hainbat mugimendu gertatzen dira: olatuak,lasterrak eta mareak.
Kostaldeetan du eragina, eta bereziki itsaslabarretan ikus daiteke haren higadura-ahalmena.
Ibaiek bokalean jalkitako materialak garraiatzen ditu.