· Errotazioa. Ilargiak 28 egun behar ditu bere ardatzaren inguruan bira osoa emateko
· Translazioa. Ilargiak 28 egun behar ditu Lurraren inguruan bira osoa emateko. Denbora horri ilargi-hilabetea deritzo. Orbitak 5º-ko inklinazioa du ekliptikaren planoarekiko.
Bi higidura hauek orduen kontrako noranzkoan gertatzen dira.
Errotazio- eta translazio-aldiak batera gertatzen direnez Ilargiak beti aurpegi berbera erakusten dio Lurrari.