Sarrera: Arkimedes eta Hieronen koroa
Arkimedes (Sirakusa, Sizilia, k.a. 287 - k.a. 212) matematikari eta geometriari greziarra, antzinako zientzialari eta matematikari garrantzitsuaz jota dagoena, Arkimedesen Printzipioagatik, zirkuluaren koadraturi egindako ekarpenegatik, palankaren ikerketengatik, Arkimedesen torlojuagatik, Arkimedesen espiralagatik eta matematikari eta geometriari egindako beste hainbat ekarpenegatik da ezaguna.
Kondairaren arabera, Hieronek, errege izendatu baino lehen, bitxigile bati urre eta zilar kantitate bat eman zion koroa bat egin ziezaion. Lana amaitzean Hieronek, egilearekin fidatzen ez zenak, Arkimedesi ea bitxigileak, zikoizkeriaz urre zati batekin geratzeko, koroaren purutasuna jaitsi ote zuen egiaztatzeko eskatu zion, betiere koroaren osotasuna errespetatuz.
Arazoarekin burua hausten hari zela, bainu bat hartu zuen behin eta urak eragiten zuen erresistentziagatik gorputzak gutxiago pisatzen zuela zirudiela ohartu zen, flotatzen mantentzen zuelarik. Kontuarekin pentsatzen, bainuontzian sartzean urak utzi zuen espazioa okupatzen zuela ondorioztatu zuen, eta berak "galdu" zuen pisuajuxtu kanporatutako urak pisatzen zuen bera zela.
Hainbeste buruhauste eman zion problema askatuta halakoa zen bere poza, ze biluzik bainuontzitik atera eta Sirakusako kaleetara atera zen Eureka! Eureka! (Aurkitu dut! Aurkitu dut!) oihukatuz. Orduan Arkimedesek koroa pisatu zuen airean eta uretan eta bere dentsitatea erregek emandako urre eta zilar guztia erabilita izan behar zuenarekin ez zetorrela bat ikusi zen eta orduan, bitxigileak erregeari iruzur egin ziola.