Plaka litosferikoak: Litosfera osatzen duten zati handiak dira
Plaka litosferikoak puzzle erraldoi bateko piezak bailiran jarrita daude.
Lurraren barne-beroaren ondorioz, litosferaren azpiko mantua konbekzio korronteen bidez mugitzen da. Korronteen ondorioz, plaka litosferikoak hiru modutara mugitzen dira:
·Elkarrengandik aldentzen dira.Bi plaka elkarrengandik aldentzean, mantuaren material urtua gainazaleratu egiten da bien artetik, eta bolkanismo handia gertatuko da. Bi plaken arteko arrakala rifta da.
·Elkarrekin talka egiten dute.Bi plakak elkar jotzean, dentsitaterik eta pisurik handienekoa bestearen azpian hondoratzen da. Azpian basaltozko lurrazala duen plaka ozeaniko bat geratzen bada, mantuan hondoratzen da, eta subdukzio-eremu bat sortzen da.
·Irristatu egiten dira. Bi plakak elkarren kontra irristatzean, astinduak gertatzen dira, eta sismikotasun handiko eremuak sortzen dira.