Lurraren barruko beroak zenbait seinale ditu gainazalean:
· Bolkanismoa. Lurrazalaren barruan urtutako harriak gainazalera irtetea eragiten duen fenomenoa da. Sumendiak Lurrazaleko irekidurak dira eta bertatik oso bero dauden materialak ateratzen dira: laba, gasak eta harriak.
· Lurrikarak. Lurrazalaren mugimendu zakarrak eta laburrak dira. Mugimendu hori itsasoan gertatzen bada, itsasikara deritzo. Itsasikararen ondorioz sortzen dira tsunami izeneko olatu erraldoiak dira.
· Kontinenteen jitoa. Kontinenteen higidura horizontalak eta motelak dira. Esaterako, Ipar Amerika eta Europa 3 mm urruntzen dira urtero elkarrengandik; beraz, Ozeano Atlantikoa gero eta zabalagoa da.
· Isostasia.Kontinenteen higidura bertikalak eta geldoak dira; zenbait lekutan, hondoratu eta, beste batzuetan altxatu egiten da lurrazala.
· Atmosferaren eta hidrosferaren eraketa. Lurraren barruko beroaren ondorioz sortu ziren bi geruza horiek orain dela milioika urte.
· Fenomeno hidrotermalak. Gure planetako zenbait lekutan lurpeko ura harri beroetatik gertu dagoenez, uraren tenperaturak gora egiten du. Horrela sortzen dira geiserrak eta ur termal beroak.