Nutrizio-funtzioa
Izaki bizidun guztiak energia asko behar dugu mugitzeko, arnasa hartzeko edo gorputzeko tenperaturari eusteko. Materia ere ezinbestekoa dugu hazteko eta gorputzeko zelula guztiei bere horretan eusteko. Energia eta materia horiek kanpotik lortzen ditugu.
Nutrizioari esker izaki bizidunek beharrezko dituzten energia eta materia lortzen dituzte elikagaietatik
Elikagaiak: Izaki bizidunek kanpotik hartzen dituzten substantziak
Elikadura: Elikagaiak hartzeko prozesua. Nutrizioaren zati bat da
Mantenugaiak: Elikagaien substantzia bakunak dira. Hauek zeluletara iristen dira.