Plaken tektonika plaka litosferikoen mugimenduak zer eragiten duen, nola gertatzen diren eta zer ondorio dituzten azaltzen duen teoria da.
Plaka litosferikoen mugimenduen ondorioz, zenbait prozesu geologiko gertatzen dira:
· Sismikotasuna.
Bi plakak elkarrekin talka egiten duten lekuetan edo elkarren aurka irristatzen diren lekuetan gertatzen da.
· Bolkanismoa.
Rift-eremuetan eta subdukzio-eremuetan gertatzen da.
· Litosferaren subdukzioa.
Plaka ozeanikoa mantuan hondoratzen denez, ozeanoaren hedadura txikitu egingo da. Adibidez, horixe gertatzen da Ozeano Barean.
· Rift-eremuetan litosfera ozeaniko berria eratzea.
Horren ondorioz, rifta duen ozeanoaren hedadura handitu egingo da. Esate baterako, Ozeano Atlantikoan gertatzen ari da.
· Litosfera osatzen duten harrien tolesdura eta haustura.
Plakek elkarri eragiten dizkioten presio handien ondorioz gertatzen dira fenomeno horiek.
· Erliebeen eraketa.
Litosfera tolesten denean, haren lodiera handitu egiten da, eta mendilerroak sortzen dira.