Lurrak eta Ilargiak elkar erakartzen dute, grabitate indarraren eraginez.
Indar hori ozeanoetan hautematen daiteke.
Uraren maila igo egiten da Ilargitik hurbileneko lur zatian, bai eta kontrako aldean dagoen zatian ere. Uraren maila igotzen den puntu horietan, itsasgora gertatzen da; eta uraren maila jaisten den lekuetan, berriz, itsasbehera.