Soinu-uhin bat belarrira iristen denean kanpoko entzunbidean sartu eta tinpanoraino heltzen da.
Tinpanoa oso mintz mehea da; uhina jaso eta bibratu egiten du. Bibrazio hori erdiko belarriko hezurtxo-kateari transmititzen zaio, eta hortik, barruko belarriari.Barruko belarritik, entzumen-nerbiora igarotzen da, nerbio-bulkada gisa. Entzumen-nerbioek burmuinera eramaten dute informazioa, eta han entzumen-sentsazioa sortzen da.
Giza belarriak 20 Hz eta 20.000 Hz bitarteko maiztasuneko soinuak soilik hautematen ditu.
Infrasoinuak: maiztasuna , f < 20 Hz
Ultrasoinuak: maiztasuna, f > 20.000 Hz