Energia-iturria: erabiltzeko moduko energia duen ingurune natural edo ingurune artifizial oro.
Energia-baliabidea: Energia-iturrietan dagoen energia kantitatea; eskura egon behar da ustiatu ahal izateko.
Energia-iturriak erabilgarritasunaren arabera sailka ditzakegu:
Gizakiaren denbora-eskalan berritzen ez diren energia-iturriak dira. Lurrean dute
jatorria, eta oso prozesu geologiko geldoen bidez eratzen dira.
Egun, oso erreserba mugatuak ditugu eta azkar kontsumitzen ari gara, beraz,
agortu egingo dira.
Energia-iturri berriztaezinak, honako hauek dira: ikatza, petrolioa, gas naturala
eta uranioa.
Etengabe berritzen diren energia-iturriak dira. Haien jatorri nagusia Eguzkiaren
energiaren fluxu jarraitua da.
Hauek dira energia-iturri berriztagarriak: Eguzkia, haizea,ibaien,olatuen eta
itsasoetako nahiz ozeanoetako mareen mugimendua,Lurraren barne-beroa eta
biomasa.