Lurrazala harrizko geruza da.Lekurik meheenetan,10 km-tik beherako lodiera du, eta lekurik lodienetan, berriz, 70 km-tik gorakoa. Mantuaren gainean dago eta mantuan tenperaturak altuagoak dira.
Magma harri urtuaren eta gasen nahastea da, mantuan sortzen dena eta Lurraren gainazalerantz igotzeko joera duena.
Magma mantuan sortzen da, eta ganbera magmatikoak lurrazalean metatzen dira. Harri urtuak inguruko harri solidoak baino arinagoak dira eta igotzeko joera dute.
Igotzean, zartaduraren batean zehar kanpora irteteko biderik aurkitzen badute, sumendi-erupzio bat gertatzen da. Gasek ihes egiten dute, eta harri urtua isuri egiten da eta laba-koladak eratzen ditu.
Laba: Lurraren gainazalera iristean gasak galdu dituzten harri urtuak dira.
Produktu bolkanikoak : Sumendiek,erupzioetan, hiru egoeretan botatzen dituzte materialak:
· Gas-egoeran.Karbono dioxidoa (CO2) eta ur-lurruna dira ugarienak.Sufrea eta karbono monoxidoa (CO) ere botatzen dituzte.
· Likido-egoeran.
Zenbat eta altuagoa izan labaren tenperatura, orduan eta jariakorragoa izango da.
· Solido-egoeran.
Piroklastoak esaten zaie, eta sumendiek gorantz jaurtitako harri zatiak dira.
Batzuk likido-egoeran irteten dira sumenditik, eta airean solidotzen dira.
Piroklastoak honelakoak izan daitezke:
ü Bonba bolkanikoak.Handi samarrak dira, diametroa [1 cm – 1 m]
ü Lapilliak.Legar finaren tamainakoak.
ü Errauts bolkanikoak. Harea lodiaren tamainakoak.