Lurrikara baten ondoren munduan dauden laborategi sismologikoetan sismografoek uhin sismikoak detektatzen eta erregistratzen dituzte sismogramen bidez.
Horri esker,ikerlariek Lurraren barne-egitura nolakoa den jakin dezakete.
1951n, Beno Gutenberg geofisikoak, uhin sismikoen portaera aztertu ondoren, mantuaren eta nukleoaren arteko muga zer sakoneratan dagoen kalkulatu zuen.
Harrezkero, Lurraren egiturari buruzko ezagutzan sakondu eta jakin zuten lurrazalak eta mantuaren gainazaleko zatiek geruza zurrun bat osatzen dutela: litosfera. Geruza hori zati handitan – plaka litosferikoak -banatuta zegoela ere jakin zuten.
Konposizioaren arabera hiru plaka mota daude:
·Plaka litosferiko ozeanikoak. Lurrazala basaltozkoa dute.
·Plaka litosferiko kontinentalak. Lurrazala granitozkoa dute.
·Plaka litosferiko mistoak. Lurrazala bi mota horietakoa dute.