METEORIZAZIO MOTA
Ø Meteorizazio mekanikoa
Harria indarraren edo presioaren ondorioz apurtzen denean gertatzen da. Ohikoa da tenperatura aldaketa handiak dituzten lekuetan, esate baterako, basamortuetan.
Meteorizazio mekanikoa eragiten duten prozesuak dira:
ü Gelifrakzioa. Ura izozteak harrietan eragindako esfortzuen ondorioz harriak zatikatu egiten dira
ü Kolpeak.Harriak erortzen diren beste harri batzuekin talka egitearen ondorioz apurtu egin daitezke
Ø Meteorizazio kimikoa
Harriak osatzen dituzten mineralak zenbait erreakzio kimikoren eraginez aldatzen dira, eta horren eraginez, harriak zatikatu egiten dira.Ohikoa da leku hezeetan, adibidez, oihanetan.
Ø Meteorizazio biologikoa
Izaki bizidunek eragindakoa, adibidez, sustraiak harrien artean sartzen dira eta harriak zatikatu egiten dituzte.
METEORIZAZIO ERAGINA DUTEN FAKTOREAK
Ø Tenperatura
- Tenperatura altuek erreakzio kimikoak gertatzea eragiten dute giroa hezea eta ura badago, hots, meteorizazio kimikoak
- Tenperatura-aldaketa asko dagoenean erraz gertatzen dira meteorizazio mekanikoak
Ø Hezetasuna
- Giro hezeetan meteorizazio kimikoko erreakzioak gertatzen dira.
- Giro hezeetan eta beroetan meteorizazio kimikoa eta biologikoa gertatzen dira.
- Giro lehorretan eta hotzetan meteorizazio mekanikoa gertatzen da.