Zelulak hartutako mantenugai motaren arabera:
· NUTRIZIO AUTOTROFOA : (Landare berdeak, algak, eta zenbait bakterio)
1. Nutrizio autotrofoa duen zelulak ura, karbono dioxidoa eta gatz mineralak hartzen ditu kanpotik, eta materia
organikoa sortzen du argi-energia erabiliz. Prozesu horretan, oxigenoa askatzen da, eta zelulatik kanpora botatzen da gero.
2. Lortutako materia organikoaren zati bat mitokondrioetan erabiltzen da; haietan gertatzen da katabolismoa: oxigenoa
erabiliz, energia eta substantzia ez-organikoak lortzea.
3. Katabolismoaren ondorioz, karbono dioxidoa sortzen da, eta ura ere kanpora botatzen da.
4. Energia eta molekula bakunak direla medio, molekula organiko handiak sintetizatzen dira (anabolismoa)
· NUTRIZIO HETEROTROFOA: (Animaliak, onddoak , protozooak eta bakterio asko)
1. Nutrizio heterotrofoa duten zelulek beste organismo batzuek egindako materia organikoa (mantenugaiak) hartzen
dute kanpotik,ezin baitituzte mantenugai organikoak beren kabuz sortu.
2. Materia organiko horren zati bat mitokondrioetan erabiltzen da, haietan gertatzen da katabolismoa: oxigenoa erabiliz,
energia lortzea, bai eta substantzia ez-organikoak ere (ura eta karbono dioxidoa).
3. Katabolismoaren ondorioz, karbono dioxidoa sortzen da, eta kaltegarria denez, zelulatik kanpora botatzen da.
4. Substantzia organiko bakunak eta katabolismoan lortutako energia direla medio, substantzia organiko handiak
sintetizatzen dira (anabolismoa)