Energiak ez du formarik,ezta pisurik,bolumenik,kolorerik eta usainik ere.
Energiaren ezaugarriak:
- Garraiatu egin dezakegu. Energia leku batetik bestera igaro daiteke (energia elektrikoa kableen bidez garraiatzen da, energiaren garraioa)
- Energia motak aldatu egin daitezke,mota baliagarriagoak lortzeko (pila bateko energia kimikoa aldatuz energia elektrikoa lor daiteke)
- Transferitu egin dezakegu.Energia erraz igaro daiteke gorputz batetik beste batera (ura berotzean energia-transferentzia gertatzen da tenperaturarik altueneko ingurunetik tenperaturarik baxueneko ingurunera)
- Kontserbatu egiten da. Energia erabiltzen dugunean, ez da gastatzen eraldatu egiten da (energiaren kontserbazio-printzipioa)