Animaliek beste izaki bizidun batzuk jaten dituzte, bizirauteko behar duten energia eta materia lortzeko.
Digestio-prozesuan animaliek elikagaiak hartzen dituzte, eta ondoren, mantenugai bihurtzen dituzte.
Digestio-prozesuak lau fase ditu:
• Irenstea. Barazkiak, haragia edo uretan esekita dauden elikagaiak hartzean egiten da. Animalia gehienek ahoa erabiltzen dute irensteko.
• Digestioa. Elikagaiak mantenugai bihurtzea da. Mantenugaiak elikagaiak baino substantzia txikiagoak eta bakunagoak dira.
• Xurgatzea. Mantenugaiak digestio-aparatutik odolera igarotzea da. Gero, odolak organismoko zeluletako bakoitzaren barrura eramaten ditu.
• Egestioa. Digeritu ez diren elikagai-hondakin guztiak digestio-aparatutik kanpora botatzea da. Elikagai-hondakin horiek gorotz bihurtuta kanporatzen dira.