5.1.GEOSFERA
Lurraren zati harritsua da. 6.370 km-ko erradioa du eta hiru geruzaz osatuta dago.
Lurraren gainazaleko erliebea.
· Kontinenteak.600 m inguruko batez besteko altitudea dute, itsas mailatik gora.
-Mendikateak.Mendilerroak dira eta oso altitude handiak izaten dituzte
Adibideak: Asian: Himalaiako mendikateak
Hego Amerikan: Andeak
Iberiar Penintsulan: Betikoa, Pirinioak eta Kantabriar
mendikatea.
-Ordoki handiak (Ezkutua).Hedadura handiko lur-eremuak dira, ia-ia horizontalak.
Adibideak:Hego Amerikan: Amazonas ibaiko ordokia.
Afrikan: Saharakoa.
-Plataforma kontinentala.Kontinenteen ertza eratzen dute. Kostaldean hasi eta zenbait kilometroz itsas zabaleraino hedatzen dira
· Hondo ozeanikoak. 4.500 m inguruko batez besteko sakonera dute, itsas mailatik behera.
-Mendikate ozeanikoak edo dortsal ozeanikoa.Mendikate horietan, oso jarduera bolkaniko handia dago.
Adibideak: Ozeano Atlantikoan ipar-hego norabidean dago
-Fosa ozeanikoak. Ozeanoetako gunerik sakonenak dira
Adibideak: Marianetako fosa eta Japoniako fosa
-Ordoki abisalak.Planetako ordokirik zabalenak dira; 4.000 eta 4.500 m inguruko sakoneran daude.
-Ur azpiko sumendiak.Batzuk ozeanoaren azaletik kanpora ateratzen dira eta artxipelago bolkanikoak eratzen
dituzte.
Adibideak: Hawaii eta Kanariak
5.2.ATMOSFERA
Atmosfera Lurra inguratzen duen aire-geruza da.
Batik bat, nitrogenoz (N2 , nahastearen 4/5a) eta oxigenoz ( O2, nahastearen 1/5a) eratuta dago, eta bi osagai horiez gain,karbono dioxidoa (CO2) eta beste zenbait gas ere badaude proportzio txikian.
5.3.HIDROSFERA
Hidrosfera Lurrean dagoen ur guztia da.
Ur gazia: Ozeanoetako ura, gatz kantitate handia disolbatuta duena.
Ur geza: Ibaietan eta aintziretan dagoen ura, disolbatuta dagoen gatz kantitatea oso gutxi da.
Ur hutsa: Euria.
5.4.BIOSFERA
Biosfera Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoa da.
Geruzen arteko erlazioak.
· Atmosfera.
Atmosferan airea egoteari esker dago biosfera.
Atmosferak hidrosferaren agerpena ahalbidetu zuen, jarduera bolkanikotik datorren ur-lurruna hoztu eta kondentsatzearen ondorioz.
· Hidrosfera.
Uraren zikloak ura mugitzea ahalbidetzen du; hau da, ura lurrundu eta atmosferatik pasatzen da, erori egiten da, eta biosfera osatzen duten izaki bizidunek erabiltzen dute.
· Biosfera.
Izaki bizidunek lurrazala aldatzen dute, atmosferari nitrogenoa ekartzen diote, eta atmosferako oxigenoa sortzen da izaki autotrofoek egiten duten fotosintesian.
Izakiek, gainera, ur-lurruna ekartzen diote atmosferari.
Izaki bizidunek ur kantitate handia daukate, landareek ura lurzorutik hartzen dute eta organismo asko uretan bizi dira.