DILATAZIOA ETA UZKURDURA
Gorputz bat berotzean, hura osatzen duten partikulak azkarrago mugitzen dira eta espazio handiagoa hartuko dute. Horren ondorioz , gorputzaren bolumena handitu egingo da (dilatazioa). Gorputzak beroa galtzen badu,kontrakoa gertatuko da: partikulak gutxiago mugituko dira, gorputza hoztuko da, eta haren bolumena txikitu egingo da (uzkurdura)
Gorputz guztien (solidoen,likidoen eta gasen) bolumena aldatzen da, beste gorputz batekin beroa trukatzen dutenean.
Solidoak
Gutxien dilatatzen diren gorputzak dira haien partikulak oso hertsiki lotuta baitaude.
Likidoak
Partikulen arteko loturak solidoetan baino ahulagoak dira. Tenperatura igotzean, haien barne-energia gehiago aldatzen da eta gehiago dilatatzen dira.
Gasak
Gasen partikulak oso bereizita daude elkarrengandik, eta oso azkar eta aske mugitzen dira. Beraz, berotzen direnean, asko dilatatzen dira gasak
Dilatazioak aldaketa handiak eragin ditzake gorputzetan; solidoetan ,adibidez, tarte batzuk ager daitezke eta horiek dilatazio-junturak dira.
Dilatazioa eta uzkurdura. Gehiago ikasteko
EGOERA-ALDAKETAK
Egoera-aldaketa substantzia baten partikulen antolaketa-modua aldatzea da
Gorputz baten egoeran bi magnitude kontuan hartu behar ditugu eragina baitute: P presioa eta T tenperatura. Gorputzaren egoera aldatzen bada, horietako bat gutxienez aldatu egin da.
Egoera-aldaketak honelakoak izan daitezke:
URTZE- ETA IRAKITE-TENPERATURAK
Egoera aldaketa bat gertatzen denean, gorputzaren tenperatura ez da aldatzen, nahiz eta beroa ematen edo kentzen jarraitu. Energia hori partikulen arteko loturak desegiteko edo sortzeko erabiltzen da, gorputza egoeraz alda dadin.
Urtze-tenperatura : substantzia solido batek urtzeko eta likido-egoerara igarotzeko behar duen tenperatura da
Irakite-tenperatura: substantzia batek irakiteko eta likido-egoeratik gas-egoerara igarotzeko behar duen tenperatura da