Zelula prokariotoak oso egituraketa bakuna duten zelula motak dira.
Bakterioak organismo zelulabakar prokariotoak dira. Izaki bizidunik txikienak dira.
Egitura
Zelula prokariotoek ez dute nukleorik eta material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dute. Zelula prokariotoek erribosomak dituzte. Erribosoma delako horiek proteinak sintetizatzen dituzten partikula oso txikiak dira.
Mintz plasmatikoa zelula babesten duen pareta batez inguratuta egoten da.