EUGLENA AZTERGAI
Euglena viridis izeneko protozooa bizi askeko protozoo flagelatu zelulabakar bat da, 60 mm ingurukoa, eta ur gezatan bizi da, nagusiki.
Materia organiko ugariko habitatak nahiago izaten ditu, eta sarritan leku kutsatuetan egon ohi denez, uraren kalitatearen adierazle gisa erabiltzen da. Oso egitura bakuna du. Flagelo luze bat du, errezeptakulua deritzon botila itxurako barrunbe baten ondoan ezarrita. Delako barrunbe hori zelularen muturretako batean dago, eta bakuolo uzkurkor izeneko bakuolo batek, zelularen gainerako ataletako gehiegizko ura bildu ondoren, hara isurtzen du bere baitako eduki guztia. Bestalde, orban fotosintetikor bat du, begi-orbana, eta hari esker, argia hautematen du, begi-orbana, eta hari esker, argia hautematen du. Baldintza egokiak badira, fotosintesia egiteko gai da; baina argirik ez bada, ingurunetik xurgatzen ditu konposatu organikoak, gorputzeko gainazalean zehar. Zatiketa bitarrez edo erdibiketaz ugaltzen da, eta baldintzak desegokiak direnean ere bizi daiteke, enkistatuta.