Elurra pilatzen den lekuetatik izotza urtzen den lekuetaraino mugitzen diren izotz-masa handiak dira.
Higadura- eta garraio- ahalmen handia dute.
Eremu polarretan (kasko glaziarrak) eta goi-mendietan (glaziar alpetarra)
Higadura-ahalmen handia dute
Zirku glaziarretan elurra pilatu eta izotz bihurtzen da ; izotz pilatu ahala beheko geruzak trinkotu egiten dira eta airea galtzen dute.
U itxurako haranak: glaziarraren mihiak zulatu du.
Garraio-ahalmen handia dute
Izotz-masa (glaziarra) grabitateak bultzatuta mugi daiteke eta izotzak glaziarren mihi osatzen du
Glaziarren mihiek harri kopuru handiak garraiatzen dituzte: morrenak
Hiru mota daude:
-Albo-morrena: mihiaren bi aldeetan pilatzen dira
-Morrena zentrala: Bi albo-morrenak bat osatzen dutenean
-Aurreko morrena: mihiaren amaieran pilatzen dira