Zelula-ugalketa deritzo zelula ama batek, zatitu ondoren, beste zelula batzuk edo zelula umeak sortzeko egiten duen prozesuari.
8.1.Zelula-zatiketa motak
8.2.Material genetikoa eta mitosia
Kromatina: zelula eukariotoen nukleoan zuntz-nahaspila ederra eratuz dagoen ADN- eta proteina-multzoa.
Kromosomak:Zelula zatitu aurretik, kromatina zuntz horiek trinkotu egiten dira kromosomak eratuz.
Mitosia: zelularen nukleoa zatitzeko prozesua; haren bidez, material genetikoaren bi kopiak bi zati berdinetan banatzen dira.
Mitosia amaitutakoan, zitoplasmaren zatiketa hasten da: zelula zatitu egiten da eta amaren berdin-berdinak diren umeak sortzen dira.