HASIERAKO ATMOSFERA
Duela 4.500 milioi urte Lurraren hasierako atmosfera osatuta zegoen sumendi- jarduera airera hedatzen ziren gasez; gasak Lurraren barnealdetik zetozen. Gas nagusiak karbono dioxidoa (%80-%90) eta ur-lurruna (%15) ziren, eta proportzio txikiagoan, sufre eta nitrogeno oxidoak , eta argona (%1).
ATMOSFERAN IZANDAKO ALDAKETAK
Ur-lurruna (%15) kondentsatuz joan zen, eta prezipitazio eran jalki, horrela sortu zen hidrosfera.
Karbono dioxidoa (% 80-%90) gero eta kontzentrazio txikiagoan agertzen hasi zen bi prozesuaren ondorioz:
-Organismo autotrofoen fotosintesi-jarduera (materia organikoa sortzeko erabiltzen dute).
-Karbono askoko zenbait harriren eraketa: kareharriak.
Sufre oxidoak eta nitrogeno oxidoak ozeanoetan disolbatu ziren. Sufreak harriak eratzen ditu; besteak beste igeltsuak. Nitrogenoa fotosintesia egiten duten organismoek erabiltzen dute, beren materia organikoa sortzeko.
Oxigenoa fotosintesiaren ondorioz sortu zen, eta ugarituz joan zen %21eko kontzentraziora iritsi arte.
Ozonoa. Eguzki-izpiek oxigenoa aldatzearen ondorioz agertzen da ozonoa %0,05 kontzentraziora iritsi arte.
GAUR EGUNGO ATMOSFERA
Nitrogenoz (%78) eta oxigenoz (%21) osatuta dago nagusiki; karbono dioxido (%0,03) gutxi dago, eta argon-proportzioa (%1) ez da ia batere aldatu.