Lurraren errotazio-ardatzaren inklinazioak urtean zehar gertazten diren hainbat aldaketak eragiten ditu: tenperatura-aldaketak eta gauaren iraupen-aldaketa.
Aldaketa horiek kontuan hartuta, lau urtaro bereizten dira: udaberria, uda, udazkena eta negua.
Urtaro batetik bestera igarotzeko egunei honela deritze:
Gure herrialdean udako solstizioan eguzki-izpiak oso zut iristen dira; hori dela eta, askoz ere eremu txikiagotan biltzen dira eta gehiago berotzen dute. Gainera denbora luzeagoan berotzen dute, denbora luzeagoan baitago Eguzkiak argiztatutako eremuan.
Neguko solstizioan, ordea, Eguzki-izpiak inklinazio handiagoz iristen dira, askoz eremu zabalagoan hedatzen dira eta atmosferaren zati lodiagoa zeharkatu behar dute; hori dela eta, gutxiago berotzen dute. Gainera, denbora gutxiagoan baitago Eguzkiak argiztatutako eremuan.