Ur gezako ur-laster iraunkorrak dira, ibilgu finkoa eta emari etengabea dutenak.
Drainatze-sarea: ibai nagusi batek eta haren adar guztiek osatzen dute
Meandroak: ibaiaren kurbak dira ibaiaren jardueraren ondorioz sortzen dira.
Haitzarteak: ibai haran estuak eta sakonak
V itxurako harana: ibaiak alboetako paretak higatzean modelatu du.
Hondo lauko harana edo azpil erako harana: ibai meandroek eratu dute
Ibaiek edozein tamainatako klastoak garraiatzen dituzte.
Uholde-lautada: ibaiaren maila igotzean urez bete daitekeen lur-eremua
Penilautada: hondo lauko haranak elkartu egiten direnean.
Delta:ibai batek bokalean olatuek kendu baino azkarrago materialak pilatzen dituenean
Hondartza:ibaiek metatutako harea gehiena.