Argiak izaera ezberdineko bi ingurune garden banatzen dituen gainazalera heltzen denean, zati bat islatu eta beste bat errefraktatu egingo da.
ISLAPENA
Argi-izpiak, zeharkatu ezin duten gorputz batera iristen direnean,desbideratu egiten dira; hau da,islatu egiten dira.
Objektu eta gainazal guztiek iristen zaien argiaren zati bat islatzen dute.
Islapena argi izpiek objektu opaku batekin talka egin eta errebotatzea da norabidea aldatuz.
Izpi erasotzailea:gainazalera iristen den izpia
Izpi islatua: gainazaletik errebotaturik irteten den izpia
Islapenak funtsezko bi lege betetzen ditu:
· Izpi erasotzailea,izpi islatua eta normala (gainazalarekiko perpendikularra eraso puntuan) plano berean daude.
· Eraso-angelua ,e , eta islapen angelua,r, berdinak dira
Ispiluak
Ispiluak gorputz opakuak dira ;iristen zaien argia islatzen dute, osorik eta erregulartasunez.
Gainazalaren forma geometrikoaren arabera, ispiluak lauak eta esferikoak dira:
§ Ispilu lauak: Islatutako irudiek benetako objektuen forma eta tamaina bera dute, eta haiekiko simetrikoak dira.
§ Ispilu esferikoak: Islatutako irudiaren forma eta tamaina ez datoz bat benetako objektuaren forma eta tamainarekin. Bi motatakoak dira:
-Ispilu ahurrak
-Ispilu ganbilak
ERREFRAKZIOA. Simulazioa
Argi izpi batek ingurune batetik hedapen-abiadura desberdineko beste batera igarotzean duen norabide-aldaketa da.
Izpi erasotzailea: gainazalera iristen den izpia
Izpi errefraktatua: 2.ingurunean irteten den izpia
Leiarrak
Leiarrak gorputz gardenak dira eta irudiak osatzen dituzte, argiaren errefrakzioaren bidez. Adibidez, lupak eta betaurrekoak leiarrak dira.
Argiak leiar bat zeharkatzen duenean, bi errefrakzio gertatzen dira: bata, airetik beirara igarotzean, eta bestea, beiratik airera itzultzean.
Leiarren gainazal bat esferikoa izan daiteke, eta bestea laua. Edo biak izan daitezke esferikoak, ahurrak eta ganbilak. Beraz, bi motatan sailka ditzakegu: