PRESIO ATMOSFERIKOA aireak Lurreko gainazalean eragindako indarra da.
Meteorologian presio atmosferikoa milibarretan (mb) neurtzen da. Egoera normaletan, itsas
mailan 1.024 mb-ekoa da presioa. Mapetan isobara izeneko lerroz adierazten da; lerro
kurbatuak dira, presio bereko puntuak lotzen dituzte eta 4 milibarretik behin adierazten dira.
Airea mugitu egiten da.
Aire beroa hotza baino arinagoa da eta, hortaz, gorantz joaten da.
Eguzkiak lurra berotzen duenean, lurra ukituz dagoen airea ere berotu egiten da, eta igo; eta orduan, inguruko aire hotzagoak hartzen du leku hori.
Aire hotzak behera egiten duenean presio handiagoa izaten da; ingurukoa baino presio atmosferiko handiagoko eremuei antizikloiak deritze.
Aire beroak gora egiten duen eremuetan, presio atmosferikoa ingurukoa baino txikiagoa izaten da: depresioak.
Airea beti joaten da goi-presioko eremuetatik behe-presiokoetarantz; hau da, antizikloietatik depresioetarantz.
Zenbat eta handiagoa izan antizikloi baten eta depresio baten arteko isobara kopurua, eta zenbat eta hurbilago egon elkarrengandik biak, orduan eta handiagoa da bien arteko presio aldea, eta hortaz zakarragoa haizea.