1.Mineralak eta harriak.
Mineralak:Lurrazalean dauden elementuen konbinazio kimikoz osatutako solidoak dira.
Adibidea: Kaltzita karbonato kaltzikoa (CaCO3 ) da.
Pisuaren %12 C, %40 Ca eta %48 O
Harriak: mineralez osatuta daude.
Adibidea: Kareharria kaltzitaz osatuta dago (harri mineralbakarra da)
2. Mineralen ezaugarriak
3. Mineralen konposizioa
Mineralak substantzia puruak dira; hots, substantzia mota bakar bat dute konposizioan.
Mineralen propietateak konposizioaren araberakoak dira (gogortasuna, distira…). Mineral beraren ale guztiek propietate berberak dituzte; izan ere, substantzia mota bakarraz osatuta daudenez, munduko ale guztiek konposizio berbera dute.
Mineralen konposizioan ezpurutasunak baldin badaude mineralaren zenbait propietate alda ditzakete; esaterako, kolorea. Horrelakoetan, mineral horrek barietateak dituela esaten da. Adibidez, kuartzoa barietate askoko minerala da.
Mineralen kanpoko itxura osagaien antolamenduaren baitan dago. Horren arabera, hauek bereizten dira:
5.Propietateak
Mohs-en eskala: mineralen gogortasuna adierazteko, 1etik 10ra bitarteko zenbakiak erabiltzen dira.Mineral orok bere zenbaki bereko edo txikiagoko mineral guztiak marra ditzake, eta zenbaki bereko edo handiagoko guztiek marratuko dute bera.Taulan ez dagonean erdiko balioa ematen zaio.