Substantzia guztiek ez dute beroa eroateko ahalmen bera. Hori kontuan hartuta , bi material mota bereizten dira: eroale eta isolatzaile termikoak
Eroale termikoak
Puntu batetik beste batera beroa ondo eroaten duen materialak dira. Metal guztiak oso eroale onak : urrea, burdina, zilarra...
Energia trukea oso azkar gertatzen denez material eroaleek hotz- edo bero-sentsazioak sortzen dituzte ukitzen ditugunean.
Isolatzaile termikoak
Beroa ondo eroaten ez duten materialak dira. Orokorrean porotsuak edo zuntzezkoak dira eta airea dute barruan. Adibideak: zura, plastikoa...
Airea isolatzaile ona da. Horregatik, artilezko arropan eta kristal bikoitzeko lehioetan airea dagoenez beroa ez da transmititzen.
Gorputzaren ehunak ere isolatzaile onak dira. Horregatik gure gorputzaren tenperatura 37ºC-ko tenperatura konstante mantentzen da