Landareak organismo autotrofoak dira; hau da, gai dira behar dituzten elikagaiak sortzeko.Beren elikagaiak sortzeko, landareek ura, gatz mineralak,karbono dioxidoa eta Eguzkiaren argia behar dituzte.
Landareen nutrizio-prozesua bi motatakoa izan daiteke:
• Algen eta goroldioen nutrizioa. Uretan edo ingurune hezeetan bizi dira eta mantenugaiak gainazal osoaren bidez hartzen dituzte.
• Goi-mailako landareen nutrizioa. Nutriziorako zenbait organo berezitu dituzte. Hauek dira organo horiek:
– Sustraiak: ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte.
– Zurtoina: landareari eusten dio.
– Hostoak: fotosintesia egiten dute.