Neurria eta forma
Neurriaren arabera:
Formaren arabera:
Zelulen egitura
Zelula guztiek oinarrizko hiru egitura dituzte
Mintz plasmatikoa: zelula oso-osorik estaltzen duen mintz mehea da.
Substantzia igarotzea erregulatzen du barrutik kanpora nahiz kanpotik barrura.
Zitoplasma: zelularen barnean dagoen likido likatsua da. Bertan zelularen organuluak daude. Organuluek zelularen funtzio zelularrak betetzen dituzte.
Material genetikoa: zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia da.
Material genetikoa zelularen barnean bi eratan aurki daiteke eta horren arabera bi mota bereizten dira:
Zelula prokariotoak. Ez dute nukleorik. Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago
Adibideak: bakterioak (zelulabakarrak)
Zelula eukariotoak. Nukleoa dute. Material genetikoa nukleoaren barruan bilduta dago
Adibideak: animaliak eta landareak.