Agente geologikoak materialak higatu, garraiatu eta jalkitzen dituzten sistema naturalak dira. Mugitzen den ura (likido-egoeran edo solido-egoeran) edo mugitzen den airea dira agente geologikoak.
Agente geologiko nagusiak dira:
· Ura. Harri jakin batzuk disolbatzen ditu (ur biziak, ibaiak, lurpeko ura eta itsasoa)
· Izotza. Glaziarrak osatzen ditu eta,mugitzean, harri asko garraiatzen ditu
· Haizea. Harri jakin batzuk higatzen ditu, eta harea garraiatzen ditu
Agente geologikoek hiru funtzio dituzte:
-materialak higatzea. Uraren edo haizearen ondorioz harriak desegin edo hausten direnean gertatzen da higadura.
-materialak garraiatzea. Urak edo haizeak harri zatiak batetik bestera mugitzen dituenean gertatzen da garraioa.
-materialak jalkitzea. Garraiatutako materialak lekuren batean metatzen direnean gertatzen da jalkitzea.
Agente geologikoek ezinbesteko dute eguzki-energia